No hay ninguna oferta en la zona seleccionada. Por favor elija otra haciendo click aquí o seleccionando una zona del siguiente listado.
hemen ere eskuratu dezakezu: OTA (Ordenagailu bidezko tomografia axiala)
X izpiak baliatzen dituen proba diagnostikoa da, organoen irudi erradiografikoak lortzeko.
Eskanerra deituriko gailua erabiltzen da OTA egiteko. Proban, hainbat angelutatik igorritako hamaika izpi zuzentzen dira gorputzerantz, eta ordenagailu batek biltzen ditu, aztertu nahi den eremuaren irudia sortzeko. Kontrastearekin edo kontrasterik gabe egin daiteke.
Eskanerrak sortutako erradiazioa dela eta, trinkotasun gutxiko ehunak, ehun bigunak (hezurrik ez daukatenak, hala nola muskuluak, tendoiak eta organoak) ageriago gelditzen dira, ehun solidoak (hezurrak) baino.
Gorputz-atal askoren OTA egin daiteke, gaixotasunak diagnostikatzen laguntzeko. Buruko OTA, abdominala, bularrekoa, bular eta tripakoa…
Proba egiteko, ezinbestekoa da sendagilearen agindua edukitzea, gorputzaren zein ataletan eta zertarako egin behar den jakiteko.
Atal honetan ospe handiko laguntzaileak aurkituko dituzu, proba hori berme osoz egiteko.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›