OTA (Ordenagailu bidezko tomografia axiala)

X izpiak baliatzen dituen proba diagnostikoa da, organoen irudi erradiografikoak lortzeko.
Eskanerra deituriko gailua erabiltzen da OTA egiteko. Proban, hainbat angelutatik igorritako hamaika izpi zuzentzen dira gorputzerantz, eta ordenagailu batek biltzen ditu, aztertu nahi den eremuaren irudia sortzeko. Kontrastearekin edo kontrasterik gabe egin daiteke.
Eskanerrak sortutako erradiazioa dela eta, trinkotasun gutxiko ehunak, ehun bigunak (hezurrik ez daukatenak, hala nola muskuluak, tendoiak eta organoak) ageriago gelditzen dira, ehun solidoak (hezurrak) baino.
Gorputz-atal askoren OTA egin daiteke, gaixotasunak diagnostikatzen laguntzeko. Buruko OTA, abdominala, bularrekoa, bular eta tripakoa…
Proba egiteko, ezinbestekoa da sendagilearen agindua edukitzea, gorputzaren zein ataletan eta zertarako egin behar den jakiteko.
Atal honetan ospe handiko laguntzaileak aurkituko dituzu, proba hori berme osoz egiteko.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›

OTA-ESKANERRA

Behar den gorputz-atalaren OTA

deskontua

Laguntzaile tarifa pribatuaren gaineko maximoa

Precio IMQ BienStar para clientes IMQ:
12%

IMQ BienStar prezioa IMQ bezeroentzat:
7%

Ikusi eskaintza ›