Osasunaren zaintza: laneko arriskuen prebentzioa

Zerbitzua hitzartzen duten enpresetan laneko istripu-tasa murriztea da inorentzako prebentzio-zerbitzuaren helburu nagusia. Hala, enpresariak bere zerbitzura dauden langileen osasuna eta segurtasuna bermatzeko legezko betebeharra beteko duela zaintzen da. Arriskuaren ebaluazioa da lan-arriskuen prebentzioko teknikari adituen funtsezko tresna.
Ebaluazio horretan, lehenengo eta behin, lanpostu baten baldintzak aztertzen ditu teknikariak. Bigarrenik, langileak jasan litzakeen arriskuak identifikatu behar dira. Horrela, arrisku horiek desagerrarazteko edo murrizteko prebentzio-neurriak proposatuko ditu teknikariak.
Beste alde batetik, eta era koordinatuan, antzemandako arriskuari egokitutako probak egingo ditu lan-medikuntzako sendagile espezialistak, langileak egiten duen lanari lotutako gaitasuna neurtzeko eta, hortaz, lanaren ondoriozko gaixotasunak prebenitzeko.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›
No hay nigún subservicio en la zona seleccionada. Por favor elija otra zona: